Araba-Osakidetzako 105 profesionalek Gasteizko XVI. Enpresa-lasterketan hartu dute parte

700 “korrikalari” inguru protagonista bihurtu ziren Gasteizko alde zaharrean egin zen XVI. Enpresa-lastekerketan.

Edizio honetan 700 korrikalari egon ziren 76 enpresatako 234 taldetan banatuta, horietatik Osakidetza-Araba, 105 korrikalari aurkeztuta, probara parte-hartzaile gehien ekarritako erakundea izan zen.

Alde Zaharreko kaleak 5 kilometroko proba honen eszenatoki izan ziren eta bertan Osakidetza suertatu zen garaile: emakumezko bikoteka, gizonezko hirukoteka, gizonezko eta emakumezko hirukoteka, emakumezko nahiz misto laukotekako probak, eta, parte-hartzaile gehien aurkeztutako enpresari emandako saria ere irabazi zituelako.

Korrikalariek arropa gordetzeko laguntza-furgoneta izan zuten, era berean, zenbakiak eta kamisetak banatzeko hainbat laguntzaile egon ziren bere ondoan. Ohikoa denez, Alfredo Blasko, Araba ESIko zeladoreak, erreportaje grafikoa egin zuen.

Giro ezin hobean, proba ondo egiteko nerbioak puntan eta agerian egon arren, amaitutakoan lasterketaz gozatu izana aitortu zuten parte-hartzaile guztiek.

Sailkapenak