Araba ESIko Kudeaketa Ekonomikoaren sailaren lekualdaketa

Gestión Económica 2Kudeaketa Ekonomikoaren sailaren espazioak hustu egin behar izan ziren bai AUO Txagorritxun bai AUO Santiagon, eta horren aurrean bulego berri batzuk prestatzeko erabakia hartu zen, Zuzendaritza horretako langileek leku berean batera lan egin zezaten. Bulego berri horiek Arabako Eskualdeko Zuzendaritzak Adriano VI.aren kalean zuen eraikinaren bigarren solairuan daude.

Obrak udan egin baziren ere, orain arte ez dugu aukerarik izan bulegoak zer moduz geratu diren erakusteko. Argazkiotan ikusten denez, instalazioak modernoak eta argitsuak dira, eta langile guztiak bertan ari dira lanean dagoeneko.