Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldietan parte hartu zuen Araba ESIk pasa den astean
Horiek horrela, zenbait jarduera antolatu ditu Araba ESIk euskarari bultzada bat emateko. Aipatutakoetan erakundeko profesionalak eta erabiltzaileak hartu dute parte.
Azaroaren 28ko astelehenean, Lakua-Arriaga osasun-zentroan, Delikia eta Garbialdi kanpoko enpresak nahiz beste profesional batzuek bere euskarekiko esperientziak aditzera eman zituzten.
Azaroaren 29an, asteartean, Karmele Jaio arabar idazleak fikzioaren gaineko hausnarketa sakona egin zuen bere azken elaberriari so eginez eta entzuleen galderei erantzunez.
Azaroaren 30ean, ordea, euskeraren erabilera suspertzeko hiru jarduera izan ziren:
- Alicia Albarrán, ipuin-kontalariak AUO Txagorritxuko Pediatria Zerbitzuko umeei zenbait pasarte interesgarri eta dibertigarri kontatu zizkien. Horretaz gain, Ana García de Motiloaren (Pediatriako irakasle ohia) ipuinetan oinarritutako marrazki bizidunen laburmetraiak erakutsi zituzten. Istorio hauek umeak ospitaleko kontuetan hezitzea bilatzen dute eta beste lau hizkuntzetara ere itzuli dituzte. Bertan, Ospitaleko idazlea ere presente egon zen.
- Araba ESIko hainbat osasun-zentrok hurbileko eskoletako ikasleei ateak zabaldu zizkieten euskaraz gidatutako bisitaldi batean zentroa ezagutzen laguntzeko. Bisitaldiak amaitu eta gero Pediatriako marrazki bizidunen bideo-proiekzioa egin zuten.
- Egunari amaiera emateko, Zabalgana osasun-zentroan “Hip-hop” tailer ausarta izan zen. Izan ere, parte-hartzaileen musikaltasuna eta erritmo biziak akuilu izan ziren ikuskizun aparta suertatzeko.
Abenduaren 1ean, ostegunean Araba ESIko “Kantaraba” eta “Crescendo” abesbatzek goimailako ekitaldia eskaini zuten jendez beteta zegoen AUO Santiagoko areto nagusiaren oholtza gainean.
Euskera astea amaitzeko, abenduaren 2an, ostiralean, AUO Txagorritxun eta Santiagon “Euskal Kafea” antolatu zuten euskara arduradunak eta teknikariak zenbait kategoritako profesional biltzeko hara eta saio entretenigarri bezain erakargarrian bere ekarpena egiteko.