Arabako ESIn isolamendu-solairuetan dauden pazienteentzako doako telebista

Telebista zerbitzua doan izango da Covid-19k eragindako osasun krisiak irauten duen bitartean, bisitarik jaso ezin dutenen egonaldia eramangarriagoa egiteko

ISERN Medical Telecom sareko ospitaleetako telebista-zerbitzuaren enpresa esleipendunak telebista-ekipoak doako funtzionamenduan erabiltzeko aukera ematen die koronabirus bidez isolatuta dauden pazienteei.

Horretarako, txartel berezi batzuk sortu dituzte, 15 eta 30 egunekoak, ospitaleko langileek gaixo bakoitzari ematen dizkiotenak, bere logelako terminala kargatu dezan. Epe hori amaitu baino lehen, berriro kargatu behar da txartela, zerbitzua eten ez dadin.

Salbuespenezko neurria da, salbuespenezko une baterako, eta egoera errazten laguntzen du.