Atzo, maiatzak 11, Araba ESIk omenaldi bat egin zien ikasturte honetan prestakuntza bukatu duten egoiliarrei

AUO Txagorritxun egindako ekitaldi xume eta hunkigarri batean, Araba ESIko zuzendaritzak eta ikasketaburuek eskertu  zieten 60 BAME, BAE, BAFE eta BAPEri gure ospitalearekiko konfiantza. Era berean, etorkizuneko lan-esparruan suerte on opa zieten.

Ekitaldian,  parte hartu zuten, besteak beste,  Beatriz Ganuza Azacetak (BAE emagina), Italo Nicoles Girao Popoliziok (Alergologiako BAME)  eta Igor Gomez Garatek (Barne-medikuntzako BAME), ospitalean egondako urteetan izandako esperientzia kontatu zigutenak.

Maiatzaren 30ean, AUO Txagorritxun ere ospatuko dugu Araba ESIn prestakuntza hasten duten egoiliar berrien harrera.