AUO 0,7k garapen laguntza proiektuei bere laguntza eskaintzen die

Elkarte honek, Arabako Unibertsitate Ospitaleko langilez osaturikoa, zortzi GKE elkarteen artean 31.277 euro banatu zituen, 2017. urtean jaso dituenak.

Ekitaldiak diruz-lagundutako zortzi elkarteetako ordezkari bildu zituen, Vitoria-Gasteizko Erizaintzako Eskola Unibertsitarioko areto nagusian, egiten ari diren giza jarduerak zabaldu eta ezagutzera emateko asmoz.

AOU 0,7 1988an sortutako elkartea da eta bertan Arabako Unibertsitate Ospitaleko langileek parte hartzen dute; langile horiek doan euren nominen % 0,7a doantzan ematen dute. Funts horiek elkartasun jarduerak laguntzera bideratuak daude babes gutxien duten komunitateetara bideratuak.

Laguntza hauek jasotzeko, EKG ezberdinek euren proiektuak eskaintzen dituzte, elkarteko kideak bozketa bidez hautatzen dituzte, diru-laguntzak banatzen dira proportzionalki proiektu bakoitzak jaso dituen bozken arabera . Bazkideen kopurua urtez urte txikitzen joan da, horrek ekarpenen murrizte nabaria suposatu du.

Aurreko asteazkeneko ekitaldian AOU 0,7 plataformako lehendakariak, guztion inplikazio pertsonal eta profesionala eskertu zuen eta GKE hauen proiektuak posible egiten duten guztioi; gainera, Araba ESIKo langile guztiei deia zabaltzeko aprobetxatu zuen AUO 0,7 plataformaren kide izateko eta laguntzeko. Bertan aipatutakoaren arabera “ezberdintasunek proportzio ikaragarria hartzen duten mundu honetan, eta oso deseroso sentiarazten gaituzten honetan, egia da ez dela ahalegin larria hain gauza txikia eskaintzea, hots, gure nominen %0,7a giza proiektuetara bidera dezaten GKEek”.

2017an jasotako funtsak honako proiektu hauen artean banatu dira:

Erakunde eskatzaileaProiektuaren titulua
OCULARIS
Elkartea
Begi protesien fabrikazioa, optika eta oftamologiako espezialitateetan, osasun sistema publikoko profesionalei formazio gaitasuna handitzea
V.A.S.
Bolondresak eta Gizarte Ekintzak
Burkina-Fason “ITXAROPENA EREITEN”
AMSOGRA
Granada eta Masayaren (Nikaragua) aldeko laguntasuna eta elkartasuna
Ocotal Nueva Segoviako Moncada Alfonso hospitalean ingresatutako jaioberrien tratamendu luzeetarako materiala lortzea (Nikaragua)”
“Urrats Berriak” elkarteaCAR Eskolararatzea “ Urrats berrien etxea”
JAMBO CONGO
Congoko garapenerako elkartea
Desnutrizioa duten haurren errekuperazioan zentro nutrizionala
ASOVENALAVenezuelarako esku bat
“Vicente Ferrer” Elkartea“Kalyandurg jaioberrien zaintza intentsiboen hobetze eta zabaltze unitatea Anantapur eremuko babes txikien duten nekazal herriei dagozkien pazienteak
Corazonistas Fundazioa“Baliabide ekonomiko gabeko gazteentzako harrera Etxea”COINDRE ETXEA