AUO-KO DIGESTIOKO ZERBITZUA DA ERREFERENTZIADUNA DA CPRE- PRESTAKUNTZAN

Adibidez, Rafael Ruiz-Zorrilla doktorea, Kantabriako Sierrallana ospitaleko mediku ondokoa, hil hauetan AUO-n dabil CPRE prestakuntza osatzeko. Orain dela hilabete bat heldu eta gurekin izango da ekainaren bukaerara arte.

Rafael Ruiz-Zorrilla-k AUO aukeratu zuen Europa mailan espezialitateko erreferentziaduna den Valladolideko Ospitaleko Perez Miranda doktoreak aholkatu ziolako. Berriz, AUOn Aitor Orive, Manu Alvarez eta Carlos Enciso medikuekin batera egiten du lan.

CPRE (colangio pancreatografía retrógrada endoscópica) izenekoa prozedura bat da arazoak diagnostikatzeko eta arazoak konpontzeko behazuneko bidean eta pankreako bidean endoskopiaren bidez. Hau da, prozedura horrek ahalbidetzen du pankreako tumoreen eta pankrearen tratamendu paliatiboak eta beste arazo batzuen, adibidez harriak, sendatzeko tratamenduak egitea.

Beste alde batetik, ACCU elkarteak gonbidatuta Hesteko Gaixotasun Inflamatorioetako Unitateak parte hartu zuen Gasteizen “Hesteko Gaixotasun Inflamatorioetako Mundu Eguneko” jardunaldi batean. Han izan ziren Estizen Molina, Marian Ogueta, Sonia Romero eta Katerina Spicakova medikuak  Digestio Apartu zerbitzuko Aitor Orive-rekin batera, bertaratutakoen galderei erantzuteko.

Horrela, Unitatearen funtzionamendua azaldu zuten eta pazienteen intereseko zenbait gairi buruz mintzatu ziren: besteak beste, Crohn gaixotasunaren estenosien endoskopia bidezko tratamendua, bioantzekoak, tratamenduaren atxikidura eta EII-ko aztura osasuntsuak eta ez osasuntsuak.