Espezialista berriak agurtzeko ekitaldia

Pasa den maiatzaren 12an ikasturte honetan prestakuntza bukatu duten egoiliarrei omenaldia egin zien Arabako Unibertsitate Ospitaleak.

Ekitaldi xumea eta atsegina izan zen Txagorritxu egoitzan. Alde batetik gerenteak eta, bestetik, ikasketa-buruak hitz egin zuten espezialistei eskertzeko gure ospitalean jarritako konfiantza eta etorkizuneko lan munduan suerterik onena opatzeko.

Mediku berriek oroimen-opari batzuk jaso zituzten eta esker ona eman zuten omenaldiagatik.

Egun batzuk barru, Txagorritxuko eszenatoki berean harrera egingo diegu AUO-n prestakuntza hasiko duten egoiliar berriei