AUO-KO krosa arrakastatsua izan da

Pasa den maiatzaren 23an ospatu zen Arabako Unibertsitate Ospitaleko krosaren bosgarren edizioa. Guztira 40 langilek hartu zuten parte, hotzari eta haizeari aurre eginez. Taldeak Zabalganan izan zuen hitzordua lau kilometro baino gehiagoko ibilbidea korrika egiteko hango baso ederrean zehar.

Garaikurrak eman ostean korrikalariek eta lagunek hamaiketako gozoa hartu zuten Gasteizko Zuazoko elizaren atarian.

Berraz, kirola eta adiskidetasuna egiteko jardunaldi arrakastatsua izan zen, neurri handi batean Jose Monterori eta taldeari esker. Hemendik zorionak eman nahi dizkiegu guztiei.