AUO-K martxan jarri du bideoak eta bideo-hitzaldiak transmititzea ordenagailuetara areto nagusitik

Arabako Unibertsitate Ospitaleak (AUO) Txagorritxu egoitzan estreinatu du informatika-sarearen bidez bideoak transmititzea Osakidetzako sareko edozein ordenagailutara, eta bestaldetik, bideokonferentziak areto nagusian. Koloneko minbizian gongoil zelatariari buruzko jardunaldiak jarri zituen “martxan” tresna interesgarri horiek ekainaren 12an.

Bideoaren transmisio-sistemaren instalazioaren helburua da erakustea ebakuntza-geletako eta beste gela batzuetako interbentzioak gelan egon ezin duten profesionalei. Izan ere, batzuetan zail samar da erakustea leku antzuetan edo leku txikietan egiten diren jarduerak. Horrela, ba, edozein interbentzio-taldetako jarduera ikus daiteke sareko PC-etarako sarrerari esker (areto nagusia, bilera-gela, ….).

Kontua da bideo-bihurgailu bat instalatzea interbentzio-taldean eta konektatzea informatikako edozein puntutara. Sareko edozein ordenagailutatik irudia ikusi ahal izango dugu bihurgailuaren IP-ren helbidearen bidez.

Asko dira erakutsi daitezkeen interbentzioak: laparoskopiak, endoskopiak, eskanerrak, ekografoak, telemandoa,… Bideoa sareko edozein PC-tik jaso daiteke, eta gainera aukera ematen da interbentzioa ikusteko areto nagusitik, bilera gelatik edo bulegoetatik.

 BIDEOKONFERENTZIA

Txagorritxuko areto nagusiko bideokonferentzia-sistemaren instalazioaren helburua da komunikatzea handik sareko edozein PC-rekin.

Gelako soinua proiektagailuaren PC-rekin lotu da, software komun baten bidez komunikatuz bideokonferentzia egin ahal izateko. Komunikazioa egingo duen ordenagailuak behar du software bat eta webcam baten instalazioa.

Instalazio horri esker komunikazioa (bideo-audio) posible da sareko edozein ordenagailurekin: beste ospitale batzuetako bulegoekin, bilera edo interbentzio gelekin, etab.

‘Lync’ du izena sesio hauek egitea ahalbidetzen duen korporazioko tresnak. Izan ere, komunikazio bateratuen sistema bat da, hauek batzen dituena: berehalako mezuak, soinua eta bideokonferentzia, presentziaren kontrola, sarean laguntza, VoIP, Live Meeting, bileren grabazioa,… eta gainera sare desberdinen artean edozein dispositibotatik.

Tresnaren onurak handiak dira: profesionalen arteko komunikazioa errazten du, eraginkortasuna eta malgotasun handiagoa dago, beti dago ‘on line’ eta kostuak aurrezten dira.

Ondorioz, “Komunikazio bateratuak” ezartzeak dakartza korporazioa modernizatzea eta komunikazio-zerbitzuei eta software-ri konfiantza ematea. Azken finean, sistema honek kultura berri bat sartzen du Osakidetzan.