AUO Santiagon eskaner berri bat

Urtarrilean AUO Santiagon martxan jarriko dute TK eskaner berri bat. Hari esker, emaitza klinikoak maximizatuko dira, eta berriz, erradiazio-dosiak minimizatuko dira.

Tresna horrek badu dosiak kudeatzeko sistema bat, miaketa bakoitzean ematen den erradiazioaren kantitatea jakitea ahalbidetzen duena. Horrela, erradiazio bakoitzean % 25 aurreztu daiteke, eta era berean, azter daiteke maila orokor batean, tresnaren jarduera eta antzeman daitezke desbideratzeak, protokoloak optimizatzeko.

Halaber, badu teknologia bat, organo osoen perfusioa ahalbidetzen duena, aurretiaz hesteak garbitzeko libratzaileak eta enemak hartu gabe.

Eskaner horri esker , zenbait ikerketa egin ahal izango dira; besteak beste, hodietako eta bihotzeko aurreratuenak edo urologiako sisteman litiasiak antzeman eta karakterizatu daitezke, bena barneko kontraste iododun bat egin gabe.

Beste ezaugarri bat da, oso azkar eskaneatu ahal izatea, paziente baten gorputz oso 10 segundotan miatu baitaiteke. Hau oso garrantzitsua da, trauma askotariko pazienteak kasu.

Gainera, badu irudien zerbitzari bat. Horra ere bidaliko dira AUO Txagorritxun egindako azterketak, egoitza horrek marka bereko TK bat baitu. Horrela, irudiak prozesatu ondoko lana AUO osoko erradiologoen esku dago, eta profesionalen arteko elkarlana osoa eta eraginkorra izango da, kontuan hartu gabe non egiten diren irudiak.