AUOren KUDEAKETA KLINIKOKO AKORDIOAK

AUOren 2015erako Kudeaketa Planean, 3. ildo estrategikoan (Sistema jasangarria dela ziurtatzea), 3.4 eta 3.5 helburu estrategikoak jaso dira, Kudeaketa Klinikoko Akordioak sinatu direlako ospitaleko arreta-zerbitzu eta kudeaketa klinikoko unitate guztiekin.

Bilerak 2015eko ekainean eta uztailean egiten ari dira zerbitzuetako eta unitateetako medikuntzako eta erizaintzako erdi-mailako arduradunekin zein medikuntzako, erizaintzako eta ekonomiako zuzendaritzen ordezkariekin. Bilera horietan, arretari, kalitateari eta segurtasun klinikoari buruzko datuak berrikusten ari dira, bai eta erabiltzaileen gogobetetasunari nahiz ekonomiari buruzkoak ere.

Bilera bakoitzean, 2015erako konpromisoak eta helburuak jasotzen ari dira.

Aldi horretan, kudeaketa klinikoko 33 akordio eta 5 kudeaketa-kontratu sinatuko dira unitateekin.