ABIAN DIRA AUOko OFTALMOLOGIA ZENTROA EGITEKO OBRAK

Uztailaren erdian hasi ziren AUOren Santiago egoitzako 1. solairuko B pabilioian Oftalmologia Zentroa prestatzeko obrak. Lanak gauzatzeko epea 6 hilabetekoa da, eta zenbatekoa, berriz, 1.012.915,76 €-koa da (BEZ gabe).

Halaber, aurreikusten da hilabete honetan bertan hastea Santiago egoitzako 1. solairuko A pabilioian Eguneko Ospitale Kirurgikoa (AKN) egiteko obrak. Uste da obrek 6 hilabete iraungo dutela, eta zenbatekoa 1.193.201,15 €-koa da (BEZ gabe).

Santiago egoitzako aldagelak eta arropa zuria martxan izango dira irailetik aurrera, 486.103,30 €-ko eraberritze-obrak bukatu ondoren (BEZ gabe).

Obra horiekin abiarazi dira AUOren Gida Planean aurreikusitako eraberritze-prozesuak. Aurrerago beste batzuk ere egingo dira bi egoitzetan, eta haien berri emango dizuegu aldian-aldian.