Batxilergoko ikasleek Araba ESI bisitatu dute

Otsailaren 8ko ostegunean Araba ESIk ateak zabaldu zizkion Erakunde hori ezagutzeko asmoa zuen Batxilergoko talde bati. Bisita AUO Santiagon izan zen eta bertara Vitoria-Gasteizko Korazonisten eta Karmeliten 13 ikasle hurbildu ziren.

Lehendabizi, gazteak Araba ESIko saio batean egon ziren, berorretan, Araba ESiko aurkezpena egin eta Medikuntzako, Erizaintzako eta Fisioterapiako graduaren ezaugarriak (aurregrado, graduondo eta espezialitateetako alde bikoitza barne) azaldu zizkioten. Giro onean, ESIko profesionalek taldearen galderak erantzun zituzten, horrez gain, bere lanbide profesionalaren esperientziak kontatu eta Osasungintzaren geroari buruzko pertzepzioak ere konpartitu zituzten.

Gero, eta gosari osasungarriaren ostean, aurretik eskatutako zerbitzuak eta unitateak ezagutzera joan zen ikasleen taldea, bertan profesional baten egunerokoa zuzen-zuzeneanean ikusi ahal izan zuten.

Ate zabalik izeneko jardunaldia Novia Salcedo Fundazioko Lanaldi Lanbide Orientazio Programaren barne sartzen da, horren bidez, ikasleei bere etorkizun profesionalari begirako hainbat aukera erakutsi nahi diete.