COVID-19aren aurkako lanaren eta borrokaren omenezko koadroa

Soraya Lezanak, Arabako ESIko Diagnostikorako Irudiaren Goi Mailako Teknikariak, COVID-19aren pandemiaren aurkako borroka, lana eta batasuna sinbolizatzen dituen koadro bat sortu du

Bere bi grinen, bere lanbidearen eta pinturarekiko zaletasunaren arteko emaitza den mihise honekin, Sorayak eskerrak eman nahi izan dizkio Erradiodiagnostiko Zerbitzuari, eta bereziki bere lankideei, emandakoagatik eta egindako ahaleginagatik.

Sorayak dioen bezala: «Pandemia iritsi zenean konturatu nintzen zein garrantzitsua den elkarrekin lan egitea, kateak alde batera utzita, eta hori islatu nahi izan dut».

Koadroa AUO Txagorritxuko Erradiodiagnostiko Zerbitzuan dago, COVID-19aren aurkako lanaren eta borrokaren oroigarri gisa.