Euskaldun bi, bame azterketaren ‘top ten’-ean

Gillen Oarbeascoak, durangarrak, y Eñaut Agirrek, ordiziarrak, hurrenez hurren bigarren eta zortzigarren emaitzarik onena lortu dute azken deialdiko BAME azterketan. Guztira 12.000 izangai baino gehiago aurkeztu ziren.

Ikasle euskaldun bikain biek euskaraz egin dituzte ikasketak. Durangarrak prestakuntza Gurutzetan bukatu zuen eta ordiziarrak Donostia Ospitalean. Bizkaitarrak argi du Madrilen hematogian egin nahi duela espezialitatea; berriz, Eñaut Agirrek aitortu du oraindik ez dituela erabaki espezialitatea eta ospitalea.