Insomnioaren kudeaketarako organigrama berria AUO-n

Martxoaren 27an martxan jarri zuten AUOren Insomnioaren Unitatea; hor ariko dira Loaren Unitate Funtzionaleko eta Psikiatria Zerbitzuko profesionalak. Aurrendaria da estatuan pazienteen kudeaketa-esperientzia hau, eta balioko du herritarren %16ren osasun-arazoei aurre egiteko, nahiz eta %8k bakarrik kontsultatzen dioten medikuari. Hala, prozesuak arindu eta kontsultarteko asko saihestuko dira.

AUOko lantaldeen buru Carlos Egea doktorea eta Miguel Gutiérrez eta Ana González Pinto psikiatrak izanik, lantaldeak batu direlako izan da posible diziplinartekotasun hori paperatik kanpo; seguru asko, gainera, diziplinaren barnean esportatzeko modukoa izango da.

Insomnioko harrera-kontsultatik —bera kudeatua Erizaintzako zuzendaritzaren, Loaren gainbegiraleen eta Loaren Praktika Aurreratuetako erizainen laguntzari esker—, lanerako lehentasunak eta paziente-fluxua banatzen dira, eta bitarteko proba eta analisiak ere egiten dira, gero insomnio-loaren kontsultetan eta insomnio-psikiatriakoetan oinarri gisa erabiltzeko; bi kontsulta horiek Kanpo Kontsulten hirugarren solairuan daude.

Astelehenetan Loak eta ostiraletan Psikiatriak interbentzio terapeutikoak partekatzen dituzte, Kontsulten eraikineko loaren eredu funtzional modernoaren esparruan.

Gehienbat, patologiaren kronikotasuna dutenentzat da insomnioaren kontsulta, eta oinarri gisa balio du Lehen Mailako Atentziorako eta Atentzio Espezializaturako, atentzio espezifikoa ia berehalakoa izan dadin.

Ainhoa Alvarez neurofisiologoak eta Purificacion Lopez Peña psikiatrak bermatzen dute jarduera berezi hori. Pepe Manjon psikologoak laguntzen du insomnioaren ikerketan.

Prozesu horren barnean, argitaratzear da bi zerbitzuen artean prestatutako liburu bat, Somne: insomnioaren gida bat da terapeutentzat eta pazienteentzat, eta hor ageri da zein den prozedura terapeutikoa.