Eusko Jaurlaritzak pediatriako andereñoaren ipuinak argitaratu ditu

Eusko Jaurlaritzak argitaratu berri du Ana Garcia de Motiloaren, AUO Txagorritxuko Pediatriako andereñoren, “Ospitalerako ipuinak” bilduma. Ipuin horiek Osakidetzako sarean ospitaleratutako umeentzat dira.

Pasa den abenduaren 10ean, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak ekimenaren aurkezpena egin zuen prentsaurreko batean, Lakuako egoitzan. Bertan, Osakidetzako koordinatzaile soziosanitarioa den Jose Antonio de la Rica eta egilea bera izan ziren.

Jakina denez, ipuin hauek pentsatu eta idatzi dituzte umeari laguntzeko ohitzen medikuen tresneriarekin edo jaso behar duten tratamenduarekin, gaixotasuna ulertzen edo gertatzen zaienari hitzak jartzen.

Bilduma berria Euskadiko ospitale guztietan banatuko da; halaber, PDF formatuan eskuragarri dago Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko web orrialdean.

"Ospitalerako ipuinak" bilduma Prentsa oharra