“Gure pazienteen loa errespetatzen dugu” kanpaina

SueñOn®  erizainek sustatu eta gizarte osoari (osasun arloko profesionalak, kudeatzaileak, pazienteak) zuzendutako kanpaina bat da, ospitaleratutako pertsonen atsedena bultzatzea xede duena.

Proiektu hau osasuneko profesionalek, erizaintza buruan dela,  sortu dute ospitaleratutako pazienteengan loa etetearen arazoari, eta ondorioz, atseden ezari  aurre egiteko.

Kanpainaren helburu orokorra horrela definitu dugu:

Osasun Sistema Nazionalean eta beste erakunde sanitario/soziosanitario batzuetan ospitaleratuta dauden pazienteen loari errespetua bultzatzea.

Gure helburuak hauek dira:

  • Profesionalei eta pazienteei zein gizarte osoari ikustaraztea loaren garrantzia, ospitaleratutako pazienteengan.
  • Erizaina ahalduntzea, erizaintzako zainketak emateak paziente ospitaleratuaren loa eta atsedena errespetatu ditzan.
  • Gomendioak hartzea, murrizteko literaturaren arabera loaren etenean eragina duten  faktoreen (argia, zarata, zainketen antolakuntza) ondorioak.

Horretarako,  pentsatu ditugu hainbat jarduera, talde hauetariko bakoitzarentzat: erizainak, pazienteak, instituzioak eta komunikabideak.

Haietan parte hartu nahi duten erizainek (edo ospitaleko edozein profesionalek) eman dezakete izena, galdetegi honen bidez:

Formularioa

Profesional horiek konpromiso hartzen dute arreta ematen dieten pazienteen loa hobetzeko, bost ekintza martxan jarriz. Hori da norberak hartzen duen konpromiso; hau da, bakoitzak saiatu behar du betetzen bere eguneroko eginkizunetan dekalogo hori. Osasun arloko profesional gehiagok parte hartzen duten  eta erakundean talde handiago bat osatzen den heinean, saiatuko gara erakunde osoa programarekin bat egiten, “Loa zaintzen duen ospitalea” izan dadin.

Kanpainak hedabide hauek ditu:

Web orrialdeaTwitterFacebookInstagram eta You Tube