Arabako Unibertsitate Ospitaleko Neurologiako Ospitalizazio-unitatearen eta Iktuseko Unitatearen kokapena aldatzea

AUO-ko proiektu funtzionalaren barruan, arretako zerbitzuak bat egiteko prozesuan aurrera eginez, AUOko Neurologiako ospitalizazio-zerbitzua batu egingo da.

2016ko irailaren 2an batuko da Neurologiako ospitalizazio guztia AUO Santiagoko 6.B solairuan. Bertara ere Iktuseko Unitatea eramango da, gaur egun dituen instalazio berberekin. Beraz, data horretatik aurrera, Neurologiako ospitaleratze guztiak Santiago eraikinean egin beharko dira. Ondorioz, premiazko arreta behar edo ospitaleratuko diren patologia neurologikoko pazienteak eraman behar dira Santiago eraikineko Larrialdi zerbitzura.

Era berean, AUOko obren Plan Zuzentzailearen aurrerapenak lehen fasean ezartzen du urtea bukatu baino lehen Txagorritxuko zenbait instalazio eraitsi behar direla. Hori dela kausa, zerbitzu eta unitate batzuek kokapen berri bat izango dute. Kokapen horrek hauei eragingo die: Larrialdi, Errehabilitazio, Neurofisiologia, Loaren Unitatea, Jaioberrien Unitatea, Onkologia eta Hematologiako Ospitalizazio-unitatea, Areto nagusia, Ekonomiako Zuzendaritzako Administrazioko Arloa eta Larrialdien ondoko aurrefabrikatuari.

Aurreko guztia dela eta, irailean Loaren Unitatea eramango da AUO Santiagoko erakineko 2. solairura eta Neurofisiologiako instalazioak AUO Santiagoko 3.B solairura. Txagorritxu eraikinean beharrezko tresnak geratuko dira, han ospitaleratuta dauden pazienteei egin beharreko neurofisiologiako probei aurre egiteko.