Hirukien jaiotza Araba ESIn

Pasa den ekainaren 30ean Araba ESIko profesionalek hiruki goiztiarren jaiotza artatu zuten AUO Txagorritxun.

Pediatriako Zerbitzutik ongi etorria ematen diete.

Egun hauetan zuen jaiotza bertatik bertara ikusteko aukera izan dugu, eta, jakin behar duzue hiruki goiztiarrak izatearen bereizgarria duzuelarik, guretzat zuek artatzea erronka pertsonala eta profesionala bihurtu dela.

Egun hori oso hunkigarria izan zen; erditzearen progresioa sahiestezina izan zen, eta goiz horretan, obstetrak, anestesistak, emaginak, pediatra-neonatologoak, laguntzaileak eta zeladoreak, guztiok bateratu ginen zereginetarako. Zenbait profesionaletako talde bat prestatu genuen zuetako bakoitzarentzat eta zuen amarentzat, hau da, beharrezko izan zitekeen ekipamendu osoarekin aurretik prestatuta; eta guztia irten zen espero genuen bezala.

Baina aurreikusiaz gain, poltsak, maskarilak eta inkubadorak tarteko zuen amak familiako txikiena musukatu ahal izan zuen …, gure profesioa sentimendua bihurtu zen, eta harrezkero, samurtasunez beteta ikusten zaituztegu egunero Pediatriako Neonato Unitateko taldekideok (erizainak, laguntzaileak eta neonatologoak).

Zuen ibilbidean lagundu nahi zaitugu, eta horretarako, prest gaude zuekin eta zuen gurasoekin eragozpen guztioi aurre egiteko.

Carlo, Thalia eta  Paris, ongi etorri gurera.