“Hitza kalean: Bertsoak Gloriaren kutsuarekin” Araba ESIn

Apirilaren 20tik maiatzaren 5era AUO Santiago eta AUO Txagorritxu ospitaleetako atariek Gloria Fuertesen eta Adindunen zentro soziokulturaletako Literatura taldeko aipamenak, bertsoak eta olerkiak jasoko dute erakusketa baten bidez.

Liburua omentzeko ekintzen artean Gasteizko Adindunen zentro soziokulturalek “hitza kalean” jarduera antolatu dute eta aurten Gloria Fuertes idazlearen jaiotzaren ehunurteurrena izango dute oroigarri.

Ekimen zabala da eta gehien batean kalea izan du kokalekua bizilagun guztiei tailer literarioak eta hizpidea zabaltzeko asmoz. Horren ondorioz, erakusketak kokatzeko zenbait udal zentroez gain jende asko biltzen duten kokapen estrategikoak aukeratu dira: Kultur etxea, autobus geltokia, eta Araba Unibertsitate Ospitalea.