Hizkuntza lidergoari buruzko saioa Araba ESIn Kike Amonarriz-ekin

Joan den abenduaren 19an Kike Amonarriz, telebistako aurkezle eta soziolinguista ezagunak, prestakuntza saio bat eman zuen hizkuntza lidergoari buruz, Araba ESIn lehentasunezko unitateetan lanean ari diren ardura bereziko profesionalei eta gainbegiratzaileei.

Prestakuntza saio hau gure erakundeko euskara planak zehaztutako neurrien artean kokatzen da. Parte hartu zuten profesionalen iritziz, saioa oso baliokoa izan zen.