AUO Santiagoko Errehabilitazio Zerbitzuko instalazio berriak

Oraingo honetan bideo bat erabiliko dugu lanak amaitu ondoren Errehabilitazio Zerbitzuko irudiak zuei helarazteko.

Hiru eremu ezberdinetan banatuta dago: 1000 metro karratuko (gutxi gorabehera )B Blokeko beheko solairua, bertan 3 gimnasio, hitzordu-eremua, areto teknikoak eta batzar-aretoak; bestetik, 300 metro karratuko (gutxi gorabehera) C Blokeko beheko solairuaren erdia, bertan kontsultak daudelarik; azkenik, 800 metro karratuko bigarren solairua , bertan  gimnasioak egon dira betidanik eta berriro ekipo berriekin hornitu dituzte.

Gaur lehendabizi erabiliko dugun  ikus-entzunezko metodo honen bidez Araba ESIko  lanak ikusteko  “ibilbide birtuala” atseginagoa izatea espero dugu, baita  une honetan egiten ari den lanen zabalpena zuek bertatik bertara egiaztatzea ere.