AUO 0,7 Elkarteak 2016an bildutako fondoak 9 GKEri eman dizkie

Otsailaren 15ean, kutuna bezain hurbila izan zen ekitaldian diru-laguntzak eman zizkieten aurkeztutako bederatzi ekimenei. AUO Santiagoko areto nagusian egin zen ekitaldian, GKEetako ordezkariek diruz lagundutako proiektuak beste bazkideen aurrean azaldu ahal izan zituzten, alegia, bildutako fondoak beraietara bideratuko baitira.

AUO 0,7 1998an fundatutako elkartea da eta Arabako Unibertsitate Ospitaleko langileek hartzen dute parte berorretan. Horretarako, Garapen Laguntzarako Proiektuei langileek kobratzen duten nominaren %0,7 eskaintzen diete bere borondatez.

Urtero, zenbait elkarte eta GKE bateratzen dira euren proiektuak aurkezteko. Horiek horrela, bazkideek diru-laguntzak bozkatzen dituzte proiektu bakoitzak lortutako botoen proportzioaren arabera.

Elkarteak 130 bazkide izan zituen baina azken urteotan bazkide “historikoen” erretiroa izan eta bazkide berri gutxi gehitu direlako bazkideen kopurua eguneko 90era gutxitu da.

Egoera horren ondorioz, GKEtako proiektuen artean urtero banatu beharreko diru-kopuruak behera egin du.

2016an, hain zuzen ere, bildutako fondoen diru-kopurua guztira  32504 eurokoa izan da , eta hurrengo proiektuen artean banatu egin da:

Erakunde eskatzaileaProiektuaren izenburua
Corazonistas FundazioaBaliabide ekonomikorik gabeko gazteentzako harrera-etxea “COINDRE ETXEA”
AMSOGRA
Granada eta Masayaren (Nikaragua) aldeko laguntasuna eta elkartasuna
“Neonatoen arretarako neonatoak bizkortzeko unitatea Nueva Segoviako Alfonso Moncada de Ocotal Ospitalean (Nikaragua)”
DOA
Denok Osasunaren Alde
Berni Departamenduko Osasun Sistema indartzea asistentzia eta prestakuntza arloetan. BOLIVIA 2016.
“Nuevos Pasos” Elkartea“Hogar Nuevos Pasos” CAR eskolaratzea
“Gizakien lurra” EuskadiBenin, Guinea Conakry, Mauritania, Senegal, Madagascar eta Togotik torritako ume etorritako gaixoen lekualdaketaren kudeaketa eta laguntza
“Vicente Ferrer” Elkartea“Tuberkulosiak ez ezik medikamenduen kontrako erristentzia handiko tuberkulosiak ere eragindako kaltetuei zerbitzu sanitarioen informazio eta laguntzaren sarbidea hobetzea Anantapurren”
V.A.S.
Bolondresak eta Gizarte-ekintza
Burkina Fason “ITXAROPENA SORTZEN”
GARAPEN BIDEANGujarateko (India) hegoaldean umeentzako eskola bat eraikitzea
EMALAIKAT Fundazioa“Elikadura hobetzea emakumezkoa nekazaritzan trebatuz familiako ortuak martxan jarriz eta Guteneko Angar bailarako (Etiopía) ur-putzuak induskatuz”