Ignacio Díez, Araba ESIko pediatra, Malagan saritua

Ignacio Díez Lópezek Ume Endokrinologiako kasu kliniko baten azalpen hobereneko saria jaso zuen maiatzean, Espainiako Pediatriako Endokrinologia Elkartearen (SEEP) esku, Malagan egin zen XXXIX kongresuan.

Saria egonaldi bat egiteko beka bat da: Hospital for Children and Adolescents Leipzig Unibertsitatean (Alemania) Roland Pfaeffle doktorearen tutoretzapean; izan ere, 2016ko Ume Endokrinologiako karrerarik hobereneko Nazioarteko Andrea Prader saria berari eman zioten.