Ikerketa Klinikoaren Batzorde Etikoa AUO-ko Kardiologiarekin bildu da telemedikuntza proiektuaren jarraipena egiteko

Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoaren Batzorde Etikoa (IKBE) duela gutxi bildu da AUOko Kardiologiarekin, gure osasun-zentroko zerbitzu honek bultzatzen duen telemedikuntza-proiektuaren inguruan jarraipena egiteko.

IKBEk sustatzen ditu onetsitako proiektuen jarraipena egiteko bisita horiek, ikerlariei dokumentazioa nola erabili eta nola artxibatu behar duten aholkatzeko.

Bisitaren xede izan den ikerketak Valiosa du izena, eta helburua da test jakin batzuen bidez pazienteen asebetetze maila ebaluatzea telemedikuntza jarraipen-sistema gisa ezartzearen inguruan; izan ere, beste ebaluazio-sistema guztiak aurrez aurreko jarraipenetarako diseinatuta daude. Azterlan irekia da, aldez aurretik baimena ematea behar duena. Sartzeko irizpideak betetzen dituzten paziente guztien artean sekuentzia-hautaketa bat egiten da, bihotzeko aparatua ezarrita dutenek urrutiko jarraipenari buruz duten asebetetze mailaren galdeketa balidatzeko”. José Martínez Ferrer medikua da azterlan horren ikertzaile burua.