Jesus Larrañaga, AUO-ko gerente berria

Jesus Larrañaga Garitano doktorea Arabako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari izendatu dute, jubilatu berri den Jesus Muñoz-en ordez.

Larrañaga (Bergara, 1959) Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua (EHU) da, eta ea lan-bizitza guztia eman du kudeaketa sanitarioan Bizkaian.

1995etik 2014ra Bilbo eskualdeko gerentea izan da. Hortik Ezkerraldea-Enkarterri eskualdera pasa zen (2014ko urtarriletik azarora). Epe luze horretan Bizkaiko hiriburuan eskualderako lortu zituen Zilarrezko Q 2006an eta urrezkoa 2008an. Bere agintaldian eskuratu ziren berrikuntza sari bat eta Osasun Ministerioaren gardentasunari buruzko beste sari bat. ‘Best in class’ (Espainiako lehen arretako zerbitzurik onena)  eta lehen mailako arretan kalitate bikaina ‘Avedis Donabedian’  sariak  ere lortu zituzten. Halaber, Munchen (2011) Europako bikaintasun sarian finalista izan zen.

Deba Garaiko ESIa martxan jartzearekin batera, lehen arreta eta ospitaleko arreta integratzeko erakundearen buru izatearen erronka hartu zuen bere gain, AUO-ko zuzendari gerente izendatu arte, aurrekoak erretiroa hartu batzuen.

Gerente berriak aurrean ilusio handiko erronka du, egoitza bietako integrazioaren liderra izan behar baitu, Arabako Unibertsitate Ospitalea bihurtzeko arabarrek merezi duten erreferentziazko hirugarren mailako zentro.

 Aurkezpen jendetsua

Pasa den otsailaren 27an Txagorritxu egoitzako areto nagusia txiki geratu zen AUO-ko izendatu berria izan zen gerente berriaren aurkezpen berbak entzuteko.

Jesus Larrañagak oso mezu positiboa eman zuen, eta langile guztiak animatu zituen taldeka lan egitera eta erakunde honetako kideak izateagatik harro sentitzera. Langile guztiekin eta bakoitzarekin eduki behar den hurbiltasunari buruzko aipamen berezi bat egin zuen, eta batez ere azpimarratu zuen  etengabeko komunikazio-bide irekiak izatearen garrantzia.

Mintzaldian nabarmendu zituen asistentziaren kalitatearen garrantzia eta ospitalearen irakaskuntza eta ikerkuntzarako bokazioa -sustatzea zin egin zuena- eta erakundean egiten den jarduera ezagutaraztea. Halaber, iragarri zuen  laster

aterako dela Ospitaleko hainbat gai jasoko duen eta langileen jarduerari garrantzia emango dion aldizkari elektroniko bat.

Aurretiaz, Manzano doktoreak, zuzendari medikoa denak, gerente berriaren aurkezpena egiteaz gain, abuztuan egoitza bietan egingo diren AUO berriaren lehenengo obren deskripzio labur bat egin zuen.