OSARABA sortu da, AUOko aldizkari digitala

Errealitate bihurtu den aspaldiko proiektu bat. OSARABA sortu da, AUOko aldizkari digitala, eta hamabost egunez behin zabalduko da enpresa handi honetako 4.000 langileen artean.

OSARABA komunikabide da, ez soilik informazio-bide. Zer esan nahi du horrek? Bada, besterik gabe, edukietan denok parte hartzeko xedea duela, edota gure lanean egiten ditugun gauza positiboak kontatu ahal izatea: esaterako, asistentzia-aurrerapenak, Korrikan parte hartzea edota lankide bati egindako agurra.

Hori dela eta, oraintxe bertan OSARABA zuena dela sentitzeko eskatzen dizuegu, hau da, gure ekintzak, ilusioak, ideiak eta proiektuak igarotzeko bidea. Denetik ezagutzeko eta elkar ezagutzeko bidea.

Komunikazio Zerbitzuak zabaltzeko lan- edo gizarte-interesekoa iruditzen zaizuen oro eskaintzeko eskatuko dizue. Ziur ohitura bilakatuko dela laster, eta lankidetza eguneroko zerbait izango da.

Esan bezala, hamabost egunez behin izango gara kiosko birtual honetan, AUOren pultsua OSARABAren bidez eskaintzeko ilusioz.