Kanpezuko Osasun Zentro berria eta modernoa uztailaren 20an jarriko da martxan Arabako Mendialdeko arreta sanitarioa hobetzeko

Osasun Sailak eta Osakidetzak 1.000.000 euro inguru inbertitu dute azpiegitura berria eraikitzeko; 2400 pertsonari etengabeko arreta emango die eta arreta sanitarioaren hobekuntza bultzatuko duZentro modernoak hiru solairuetan zehar zabaldutako 422 m2 izango ditu

Gaur, ostirala, uztailaren 14, Jon Darpón Osasun Sailburua, Mª Jesús Múgica Zuzendari Nagusia eta Jesus Larrañaga Araba ESIko Zuzendari-gerentea egon dira Kanpezuko Osasun Zentro berria bisitatzen; bertan eraikuntzan Osasun Sailak eta Osakidetzak 1.000.000 euro inguru inbertitu ditu.

Kanpezuko Osasun Zentroa Arabako Mendialdeko Lehen Mailako Unitateko buru da eta asteburuetan nahiz jaiegunetan Bernedo, Maeztu eta Kanpezuhiru kupo medikotan banatutako 2400 biztanle ingururi etengabeko arreta ematen die. Kanpezuko Osasun Zentroan, astean behin, familiako mediku bat, erizain bat eta pediatra bat daude.

Azpiegitura berria datorren uztailaren 20an jarriko da martxan. Osasun Saileko Sailburuak dioenez “Euskadiko azpiegitura sanitario berri bat zabaltzeak aurrerako beste urrats bat dakar osasun-zerbitzuak auzo, herri edo hirietara hurbiltzeko asmotan. Herritar guztion ekitatea Eusko Jaurlaritzarentzat lehentasuna da sistema sanitarioa eratzeko orduan”.

Osasun zentro berria Kanpezuko udalak utzitako orube batean eraiki dute eta hiru mailatan zabaldutako 422 m2 ditu: Medikuntza Orokorreko kontsulta bat, Pediatriako beste bat, erizaintzako bat, larrialdiak, behaketa eta tratamendua bitzen dituen beste bat; horretaz gain, jendea artatzeko gune bat, itxarongela bat eta egokitutako komunak egin dituzte.

Lehen solairuak jarduera komunitarioen areto bat eta profesionalentzako laguntza-gunea ditu. Teilatu-armaduraren azpiko solairuan Arabako Mendialdeko profesionalen taldeak erabiltzeko bilera-gela handia eta liburutegia daude, eta geroari begirako jarduerak eta zabalpenak egiteko espazio erabilgarria du ere. Instalakuntzen artean zentroak sei pertsonentzat egokitutako igogailua du.

Espazio moderno eta funtzionalaz gain zentro berri horren hobekuntzetako bat bere irisgarritasuna da mugikortasun gutxituaren pertsonei nahiz pazienteen ohatilei eta ebakuazioei begira.

Eraikina egiteko orduan eraginkortasun energetikoa haintzat hartu da, horregatik, hegoaldera begira dago eta bilgarri bikoitz isolatzaile jarri dute fatxadan, teilatu-armaduran eta zimenduetan. Halaber, ganbera bikoitz isolatzaileko zurgintzan eta zubi termikoaren apurketa bikoitzean inbertitu da, baita gela bakoitzeko berogailuan eta argiketa artifizial adimendunean. Beraz, instalazio berriek Osakidetzak Arabako Mendialdeko herritarrei ematen dien arreta sanitarioa nabarmen hobetuko dute.