KIRURGIA BARIATRIKOKO ETA NUTRIZIOKO ERIZAINEK ARRAKASTA IZAN DUTE GASTEIZEN IZANDAKO KONGRESUAN

Duela gutxi Gasteizen izandako Kirurgia Bariatrikoaren Kongresuak izan zuen Erizaintzarako atal berezi bat, eta gainera, garrantzi handiarekin. Arabako Unibertsitate Ospitaleko bost profesional aritu dira urte osoan zehar jardunaldiak antolatzen, osasuneko arlo garrantzitsu horretan erizainen lanari buruzko eztabaida egiteko.

Kongresu honen prestaketan buru belarri lanean aritu diren erizainak hauek dira:

  • Blanca Serrano, Nutrizioko kontsultako erizaina
  • Miren Fernandez de Gobeo, 2. Solairuko ebakuntza-gelako gainbegiralea
  • Oiane Martin, Nutrizioko erizaina
  • Carmen Elvira Gómez-Miranda, Endokrinoko kontsultakoa
  • Remedios Hilera, 2. B eta C-eko gainbegiralea

AUO-k lan hauek aurkeztu zituen: Blanca Serrano-ren “Kirurgia bariatrikoaren zirkuituan erizainaren lanari” buruzko komunikazio bat; Nutrizio, Ebakuntza-gela eta ospitaleratze zerbitzuen beste komunikazio bat, “Ebakuntza egin aurretik pisua galtzea: dieta versus baloi intragastrikoa” izenekoa; beste bat “Ospitaleratu eta ABU-ko alta jaso arte kirurgia bariatrikoaren prozesuan sartuta dauden profesionalek dituzten arriskuen pertzepzioa”; eta azkena “Kirurgia bariatrikoaren osteko zainketak eta aholkuak”.

Gainera, Batzorde zientifikoko kideen, Estíbaliz Cristóbal eta David Miguel, laguntza jaso zuten, ahaztu gabe AUO-ko lankide guztiena.

Kongresuaren egitaraua egiteko erreferentziako ospitaleekin jarri ziren harremanetan kirurgia aurretiko eta ondoko dietei, ebakuntza gelako eta orokorrean kirurgia bariatrikoaren zirkuituan erizainaren lanari buruz hausnartzeko.

Besteak beste, Bartzelona, Madril, Sevilla eta Iruñeko profesionalak egon ziren kongresuan, non ponentzia garrantzitsuenetariko batek aztertu zuen psikologoaren lana diziplina askotariko prozesu asistentzial honetan.

Pazienteekin mahi-inguru bat ere antolatu zuten, zeinean David de Jorge sukaldariak parte hartu zuen bere kasua azaltzeko.

Talde hauen eguneroko lana nutrizioko kontsultan hasten da. Han ikerketa egiten dute inkonpatibilitateak baztertzeko. Hori dela eta, garrantzia handia dauka dietari buruzko inkesta on bat egiteak, azturen heziketarekin hasteko, eta disponibilitatea ona bada, zehazten da nor den hautagaia itxaron-zerrendara pasatzeko ebakuntzaren zain.

Hala ere, erizainek aipatzen dute kirurgia prozesuaren zati bat dela. Era berean aitortzen dute  pazienteak zailak direla maneiatzeko, bestelako patologiak izan baititzakete. Hori dela eta, beharrezkoa da profesional guztien hobekuntza-ekintzak eta nutrizioaren inguruko hezkuntza bat. Azkenik, garrantzi handikoa da gero kontrolak eta aztura onak mantentzea.