KOLONEKO MINBIZIAN GONGOIL ZELATARIARI BURUZKO JARDUNALDIA ARRAKASTATSUA IZAN ZEN

Ekainaren 12an Arabako Unibertsitate Ospitaleko (AUO) Txagorritxu egoitzako areto nagusiak hartu zuen “Koloneko minbizian gongoil zelataria identifikatzeko eta ikasteko teknika berriei” buruzko jardunaldia. Gure ospitaleak egun horretan estreinatu zuen teknika horren emankizuna ebakuntza-gela batetik.

Topaketan izan ziren AUO-ko kirurgilariak eta anatomopatolgoak eta Nafarroa, Katalunia, Aragoi eta beste erkidego batzuetako profesionalak. Eztabaida bizi bat sortu zen kolonean gongoil zelatariaren teknika horren inguruan.