Kudeatzea hobetzeko kanpo-kontrastea

AUO-ko zuzendaritza taldeak eta arreta zerbitzuko arduradun batzuek urriaren 22an lan-bilera izan zuten Euskalit-ekin (Kalitatearen euskal fundazioa).

Xedea da kudeaketaren diagnostikoa edo kanpo-kontrastea izenekoa egitea ospitaleko ordezkarien eta Euskalit Ebaluazioa Klubeko kideen artean, zalantzak argitu eta kudeaketa-sistema hobetzen laguntzeko: adibidez, nola ezarri estrategia, nola kudeatu aliantzak, nola neurtu lortutako emaitzak, eta abar.

Azken urteotan, Euskalit-ek zerbitzu hau doanik eskaini dio 800 erakunde baino gehiagori.