Lakuabizkarra osasun-zentroko Ginekologia zerbitzuaren erreforma

Arabako azpiegitura sanitarioak jasotzen ari diren aldaketa handien artean, haietariko asko Lehen Mailako Arretako zentroei dagozkie.

Oraingo honetan erreforma txiki bat egin da zentroko Ginekologia zerbitzua handitzeko (4 kontsulta izatetik 6 izatera pasa da) eta gimnasio argitsuago bat egiteko, beheko solairuan, umeen orgak errazago sar daitezen. Gainera, leku hori aprobetxatuko da lehen orduan odola ateratzeko.

Berritze-lanetan Araba ESIko Mantentze zerbitzuko zein kanpoko gremioek hartu dute parte.