AUOko egoiliar berrientzako ate irekiko jardunaldia arrakastatsua izan da, Araba ESIn

PortadaPasa den martxoaren 17an, Araba EISk ate irekiko bigarren jardunaldia antolatu zuen egoiliar berriei erakusteko gure ospitalea, eurek espezialitatea eta lantokia aukeratu aurretik.

Arabako Unibertsitate Ospitalea Osakidetzako hirugarren mailako handienetariko bat da. Eraikin bitan banaturik (Txagorritxu eta Santiago), Kanpo-kontsultetako eraikin berriarekin batera, ospitaleak hainbat zerbitzu ematen ditu arretako 38 unitateren bidez. Gainera, Lehen Mailako Arretako osasun-zentro eta zerbitzuekin batera egiten du lan, horiek ere Araba Osasun Integratua osatzen baitute.

1983an Txagorritxuk eta Santiagok lortutako irakaskuntza egiaztapenean oinarrituta, Osasuneko Ministerioak 2012an eman zion egiaztapen berri bat zentro honi, aurreko ospitale biak batze-prozesuaren ostean. Horrela, AUO-k Bikain emaitza lortu du 2015ean ministerio horrek egindako azken auditorian. Izan ere, aurten, 28 plaza eskaintzen ditu espezialista gisa prestatzeko.

70 hautagai baino gehiago hurbildu ziren Txagorritxura, bertan ezagutzeko AUO, eta horrela balio handiko informazioa dute, prestakuntza egiteko ospitale bat edo beste aukeratu baino lehen.

Ekitaldiaren buru izan ziren Zuzendari Kudeatzailea, Zuzendari medikoa, Integrazio Asistentzialeko Zuzendaria, Erizaintzako Zuzendaria, Ikasketaburua, Ikasketaburuondokoa, Familia eta Komunitateko Medikuntzako Ikasketaburua eta BioArabako Koordinatzaile Zientifikoa.

Horretaz gain, orain AUOn prestakuntzan diharduten bost egoiliarren esperientziak eta bizipenak entzuteko aukera izan zuten bisitariek.

Azkenik, AUOko profesionalek lagunduta, egoiliar berriak joan ziren ezagutzera erreferentziako zerbitzuak, eta han interesatzen zaien espezialitateari buruzko azalpenak zehetasunez jasotzeko aukera izan zuten.