Loari buruz hitz egin dugu aditu eta pazienteekin (Radio Vitoria)

Denok badakigu zer den gau txar bat pasatzea edo ordu gutxi egin lo eta  goizean altxatzea nekatuta, buruko min, umore txar edo ezer ez egiteko gogoz. Honek adierazten digu oso garrantzitsua direla nahiko eta ondo lo egitea eta egunean zehar ondo ibiltzea ahalbidetzen duen lo indarberritzaile bat izatea. Gaur galdetu dugu zerk kentzen digun loa? Kausa asko daude, eta horretan ari dira lanean  AUO Txagorritxuko Loaren Unitatea, bi hamarkadatik hona arabarren lo egiteaz kezkatzen dena.