Araba ESIk BGBKren Mundu Eguna ospatu zuen

Pasa den azaroaren 16an izan zen Biriketako Gaixotasun Buxatzaile Kronikoaren Mundu Eguna. BGBK tabakoari lotutako gaixotasuna dugu hau bronkioetatik aire pasatzea eragozten duena. Izan ere, Estatuko  heriotzaren kausen artean  laugarren eragilea eta desgaitasunaren hamargarrena dugu.

Pneumologia zerbitzuak Gasteizko erdialdean jarri zuen karpa bat, eskatzen zutenei espirometriak egiteko. Espirometria teknika sanitario ez-inbaditzailea da zeinetan pazienteak bere brikien ahalmena neurtzeko gailu baten ahokoa puztu behar duen.

Osakidetzak goratzen du osasun-zentroetan tabakoari uzteko banakako eta taldekako  programak daudela, diagnostiko goiztiar bat behar duen gaixotasun hori prebenitzeko.

Araba ESIk badu telemedikuntza tresna bat, espezialistei ahalbidetzen diena etxean dauden paziente larriagoei kontrola egitea. Egunero, smartphone baten bidez pazienteak bidali behar dizkio ospitaleko erizaintzako profesionalari bizi-konstanteak eta galdetegi labur baten erantzunak. Datu horiek aztertu ondoren, eta beharrezkoa izanez gero, pazientea bideratuko dute osasun-zentrora, Pneumologiako espezialistarenera edo Larrialdietara, hain zuen ere.

Programa mota honek pazienteen bizitza-kalitatea eta asebetetzea hobetu, Larrialdietako ospitaleratzeak murrizten ditu eta osasun-sistemaren jasangarritasunari laguntzen dio.