Nerea Gutiérrez Bartolomé, Araba ESIko Erizaintzako zuzendari berria

Nerea Gutiérrez Bartolomé Vitoria-Gasteizko Unibertsitate Eskolako diplomatua da eta Erizaintzako lizentziatua Europa mailan / Bsc (Hons) in European Nursing ( ENI Programa).

Nerea Gutiérrezen aurkezpena Araba ESIn, pasa den asteazkenean

Gainera, Erizaintzako zuzendari berriak Erizaintzako kudeaketa klinikoko espezializazioa egin du. Zerbitzu sanitarioen kudeaketari dagokionez, Kantabriako Unibertsitateko Zauri kronikoen kudeaketa integraleko eta ikerkuntzako unibertsitateko masterra egin du. Horretaz gain, Familiako eta Komunitateko Erizaintzako egunerapen-aditua eta Ikerkuntza sozio-sanitarioaren prestakuntzako unibertsitate-aditua da.

Txagorritxu Ospitaleko erizain hasi zen lan-munduan, eta gero Lehen Mailako Arretara pasatu zen non Erizaintzako arduraduna izan zen. Besteak beste, Osakidetzako Lehen Mailako Zuzendariordetzan eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Departamenduko Planifikazio, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioaren zuzendaritzetan egin du lan. 2016an, Araba ESI sortzearekin batera, Integrazioko Zuzendaritzaren adjuntu izendatu zuten.