Olagibeleko anbulategia berrantolatu egin da Haur Psikiatriko unitatea hartzeko

Uztaila bitartean, eta behin espazioak egokitu ondoren, beharrezkoak diren leku aldatzeak egin dira zentroko seigarren eta bosgarren solairuak libratzeko.

Banaketa berriarekin, Dermatologiako kontsultak, pertsonalarentzako gela eta erabilera anitzeko gela bigarren solairura pasako dira. Horrezaz gain, Lehen Mailako Arretako Lentzeria, sindikatu bateko egoitza eta Erradiologiako biltegia birkokatu egin dira.

Leku aldatzeren ondorioz, joan den uztailaren 26an 5. eta 6. solairua egokitzeko lanak hasi dira, Arabako Osasun Sareko Haur Psikiatriako Unitateari sarrera emango diotenak eta haren iraupena hiru hilabetekoa izango dela aurreikusten da. Orain arte, HPU (Haur Psikiatriako Unitatea) Santiago kaleko Osasun Publikoaren zuzendariordetzako egoitzan zegoen kokatua.