Ordainsari-gehikuntza

9/2015 Legeak, abenduaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2016. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituenak, 19. artikuluan hau ezartzen du: “urteko guztizko lansariek % 1eko igoera izango dute, 2015eko ekitaldian ezarritakoen aldean. Lansari horiek, betiere, homogeneotasunaren arabera kalkulatuko dira, erkaketaren bi aldietarako, bai langileen kopuruari eta antzinatasunari dagokienez, bai lanaldi-araubideari dagokionez”.

Beraz, Osakidetzako langile guztiei urtarrilaren soldata-orrian %1eko ordain-sari gehikuntza egingo zaie.