Sebastian Gimeno, arraza handiko ginekologo bat

IMG_44501997an lehen guardia egin zuen eta azkena pasa den abenduan. Data batetik bestera intentsitate handiko 40 urte pasa dira, baina baieztatzen du “berarentzat lana ez dela lana izan”. Gainera, irribarretsu esaten du profesional honek, 1975eko maiatzean Arana egoitzara heldu zena De Pablo doktoreak lagunduta, eta hemen herritartu zena.

Argonen jaio bazen ere, Zaragozan prestakuntza jaso eta hemen ginekologia eta obstetrizia espezialitatea egin zuen bi aldiz: batetik prestakuntzan bi urtez eman ostean; eta bestetik, geroago, espezialitatea hau ezarri ondoren, BAMEra aurkeztu zen.

Gimeno bokaziozko pertsona bat da, jarduerako lau hamarkada “berehala” pasatu zaizkionak. Ginekologiako arretan guztiz aldaketa azkarren lekuko izan da: erditze guztiak naturalak ziren garaietatik, erdi-urren dagoen emakume baten monitorizazio eta kontrolaren garaietara. Gizartearen ereduak ere aldatu egin dira, eta Gimeno doktoreak horrela argitzen du: “Lehen urte askotakoak zirenak lehenerdiak dira orain“.

Sebastian Gimenok erretiroari ekiten dio patxadaz eta asmo berezirik gabe, baina ilusio handiz. Zalantzarik gabe, merezitako atseden bat.