Osakidetzak onartu du Araba ESI sortzea

Osakidetzako Administrazio Kontseiluak onartu zuen atzo, abenduaren 28a, Araba ESI eta Arabako Errioxako ESI sortzea. Horrek esan nahi du zuzendaritza berberaren menpe batzen direla lehen mailako arretako zentroak erreferentziako ospitalearekin, ezarritako esparru geografikoan.
Horrela, 2016ko abenduaren 1etik aurrera, desagertuko dira Erakunde Sanitario Integratu (ESI) berriak sortu dituzten erakunde hauek:

  • Arabako Eskualdea
  • Arabako Unibertsitate Ospitalea
  • Lezako Ospitalea.

Ekintza integratu honen helburuak dira, batetik, arretako prozesuak integratzearen bidez pazienteen osasunaren emaitzak hobetzea eta, bestetik, lortzea zainketa sanitarioak osatuagoak, koordinatuagoak, eraginkorragoak eta kalitate handiagokoak izatea.

Beraz, eredu honetan aipatzekoa da herritarrentzako ikuspegia, pertsonak izan daitezen osasun sistemaren ardatza. Ikuspuntu horretatik, ereduak eratzen ditu osasun zerbitzu publiko batzuk, unibertsaltasun, elkartasun, berdintasun eta kalitate-printzipioen menpe biztanleak hobeto egoten eta babesten laguntzen dutenak. Horretarako, eredu horrek ikuspuntu integral batetik aurreikusten du arretaren prozesua garatzea, non bermatzen diren arretaren jarraipena eta arreta pertsonalizatua. Era berean, funtsezko elementu bat da arretako maila desberdinen arteko integrazio asistentziala, Euskadiko biztantzeak zahartzaroari erantzuna emateko, eta ondorioz, gaixotasun kronikoak handitzeari eta dependentziari.