Psikiatria zerbitzuak heste-flora eta depresio nagusian bere eginkizunari buruzko ikerketarekin jarraitzen du

Fase pilotuko erreklutamendua bukatu ostean, Psikiatria Zerbitzuak erabaki du jarriatzea heste-flora eta depresio nagusian bere eginkizunari buruzko ikerketa-lerro interesgarri eta berritzailearekin. Ikerketaren helburua da batetik, alterazioak identifikatzea mekamismo inflamatorioan depresio nagusia duten pazienteen odol periferikoko laginetan, eta bestetik, identifikatzea buruko gaixotasun larri horren jatorria eta eboluzioan izan dezaketen hesteko bakterien eginkizuna.

Proiektuaren helburu orokorra da gaixotasunaren etiopatogeniaren azpian dauden mekaniskoak identifikaztea. Mekanismo horiek depresioaren biomarkatzaile eta diana gisa balio lezakete, han eragiteko eta horrela patología hori prebenitu edo tratatzeko.

Ikerketarekin jarraitzeko fase honetan sartuko dituzte depresioa duten pazienteak, gaixotasuna gutxitzeko fasean daudenak eta pertsona osasuntsuak. Horiei guztiei eginkarietako lagin bat eta beste bat odolekoa hartuko dizkiete.

Jakina da depresio eta estres koadro jarraituek ezaugarri hau dutela: erantzun inflamatorioaren hiperaktibitatea. Paziente deprimituek dute bai odolan bai nerbio-sistema zentralean faktore inflamatorien handitze bat. Aurretiko ikerketei esker, ezaguna da depresioan eta beste gaixotasun mental batzuetan ematen direla aldaketak floran eta hesteko iragazkortasunean. Aldaketa horiek zerikusia izan dezakete gaixotasuna jatorria eta ondoriekin. Iragazkortasun handi batek ahalbidetu dezake bakteriak edo beren endotoxinak pasatzea zirkulazio orokorrera. Horrela, errez SNZ-ra transmititu daitekeen erantzun inflamatorio eta oxibatibo bat sor dezake, burmuinaren kalte funtzional eta estrukturalari lagunduz, eta gainera serotoninaren mailen jaitsiera eragin dezake.