Prestakuntza eman aldatzeko

Irailaren bukaeran Bilbok jaso zuen AREDA-k (Asociación de Redes Docentes y Asesoras) antolaturiko “Prestakuntza eman aldatzeko” lelopeko XII Prestakuntza sanitario espezializatuko tutore eta ikasketa-buruen topaketa. AUO-tik Eduardo Fernandez eta Juan Carlos Alonso, hurrenez hurren Ikasketa-burua eta ondokoa, joan ziren.

Topaketa hori oso baliogarria izan zen hausnarketa bat egiteko laneko etikaren, Osasuneko Zientzietan hezkuntzaren lerro berrien eta beste gaitasun batzuetako prestakuntzaren gainean: pazientearen segurtasuna, Komunikazioa, bizitzaren bukaerari nola egin aurre,… Bukatzeko, osasun sistemek etorkizunean izango dituzten prestakuntza arloko beharrei buruzko hausnarketa ere egin zuten.

Horretarako guztirako, topaketan izan zen Adela Cortina, Etikako katedraduna, “Etika, prestakuntza eta lanbideari” buruz mintzatu zena.

Laster elkarte bat izango den AREDA-k sustatzen du estatu mailan espezialisten prestakuntza-prozesua hobetzea, une berezi batean: profesionalismo eta lanbideen arteko prestakuntza irizpidepean, ikuspegi global batekin tokiko biztanleen beharrei erantzunak emateko profesionalen prestakuntzan aldaketak ematen ari den unean, hain zuzen.

Juan Carlos Alonso doktoreak parte hartu zuen ekitaldia antolatzeko batzordean eta komunikazioen mahien moderatzailea izan zen. Era berean, Eduardo Fernandez-ek zuzendu zuen ardaztasuna kudeatzeko baldintzei buruzko tailer bat.