‘Psoriasia eguneratzeari buruzko foroa’, Araba ESIn

Pasa den ekainaren 21ean, AUO Txagorritxun izan zen  ‘Psoriasia eguneratzeari buruzko eztabaida-foroa’, Victoria Almeidak, Araba ESIko Dermatologiako zerbitzuburuak, koordinatuta.

Topaketan, besteak beste, parte hartu zuten Dermatologia, Erreumatologia, Farmazia eta Prebentzio Medikuntzako espezialistek, trukaketa zientifiko bat eta diziplina anitzen artean gaixotasun honekiko hurbilketa bat egiteko xedeaz.

Gaixotasun kroniko honek gure inguruan % 2,3ko intzidentzia du, eta ez da soilik agertzen azaleko seinaleekin, baizik eta artikulazioetako sintomekin, sintoma metaboliko, kardiobaskular eta digestiboekin ere. Hori dela eta, gaixotasun sistemika bihurtu da.

Horregatik, gaixotasunari ekiteak eskatzen du espezialitate mediko batzuen ezinbesteko laguntza, kontzeptuak eguneratzeko, protokoloak eta aukera terapeutikoak egiteko, baita aurrera egiteko terapia berrien aurrerapenak eta sendaketa hobetzea ahalbidetzen duten psoriasiaren beraren mekanismoen ezagutzan.