Medikamentu esterilak prestatzeko eremu berri bat, AUO Santiagon

Duela gutxi, AUO Santiagon eraiki da Farmaziako zerbitzuan "Medikamendu esterilak prestatzeko eremu berri bat"

Eremu honek bi gela zuri ditu: bat presio positiboarekin eta bestea presio negatiboarekin. Era berean,  eremuak baditu gela zurietara pertsonak eta materialak pasatzeko esklusak.

Instalazio berri hauei esker, Farmaziako zerbitzuan prestatutako medikamentuen kutsadura mikrobiologikoaren arriskuak gutxitzen dira, eta, halaber, medikamentu zitotoxikoak maneiatzen dituzten langileen babesa bermatzen da.

Hauek guztiek hobetzen dituzte medikamentuen kalitatea eta pazienteen segurtasuna.