Adolfo Delgado: “Integrazioak badakar maila asistentzialen eta gizarte-eragileen arteko lankidetza handiago bat”

Adolfo Delgadori, Araba ESIko Arretako Integrazioko Zuzendaria, egin diogu elkarrizketa, gaur, apirilaren 12a, ospatzen baita
"Lehen Mailako Arretaren Eguna"

Zer-nolako bilakaera izan du azken urteotan ‘familiako medikuntzak’?

Azken hiru hamarkadetan, bilakaera bat ematea baino, gaur egungo Lehen Mailako Arreta finkatu egin da, eta  haren adierazgarriak izan dira herritarrentzako arreta, osasunaren prebentzioa eta sustapena, eta profesional anitzeko talde-lana. Gainera, osasunaren baldintzatzaileek eta determinatzaileek ahalbidetu dute garaiz antzematea arriskuko faktoreak. Horri esker, herritarren taldeetan lan egin da, eta nabarmen egin du hobera ez soilik bizitzaren kantitateak, baizik eta kalitatek ere. Irisgarritasuna, hurbiltasuna eta profesionalen eta pazienteen arteko harremanak dira beste ezaugarri batzuk, eragiten dutenak Lehen Mailako Arreta izatea arretako maila gako bat, gure herritarren osasunaren adierazleen hobekuntzan.

Zeintzuk izan dira Lehen Mailako Arretak lortu dituen eta gure osasunaren kalitatean islatzen diren emaitzarik garrantzitsuenak?

Ekintza eraginkorren artean, aipatzekoak dira neurri higienikoak ezartzea, paziente diabetikoen % 100i arreta ematea, tabakoari uzteko programak, gaixotasuna transmitigarriak gutxitzea, familiako planifikazioaren erregulazioa, haurren osasunaren programa eta herritarren baheketak, bai gaixotasun kongenitoenak bai jatorri onkologikoenak.

Uste al duzu zerbait egiteke geratu dela, Lehen Mailako Arretaren hasierako kontzeptuari dagokionez?

Nolabait, helbururen batean sakontzea, aldaketa kulturala eta profesionala, sakona izateaz gain, oso zabala zen. Batzuetan ez da lortu zenbait arlori ekitea: besteak beste, prozesu patologiko batzuk konpontzeko gaitasunari, edo diagnostikoko probetara sartze mugatuak eragin digu bide erdian geratzea eta soilik ospitaleko sail arteko kontsulten menpe geratzea.

Zeintzuk dira Lehen Mailako Arretan lan egitearen arlo atseginenak?

Lehen Mailako Arretako ezaugarri bat da bizitzan zeharkako arreta luzea. Horri esker, gure pazienteekin eta euren inguruarekin harreman estua izaten dugu, eta horrek laguntzen du gizartearen aitortza jasotzea. Ikuspuntu profesionalaren aldetik, osasun prozesuetan, gaixotasunaren egoera desberdin eta anitzetan eragiteak behartzen gaitu egunean egotera eta pertsonaren ikuspuntu oso bat edukitzera. Horrek guztiak, beti sortzen digu motibazio handi bat.

Paziente eta herritarren arteko harremana zuzenagoa da…

Bai, halaxe da. Horri esker, aukera askotako espezialitate oso dinamikoa eta profesionalentzat aukera askotakoa da

Uste al duzu Lehen Mailako Arretak duela osasun profesionalen behar besteko aitortza?

Uste dut hori hobetzeko aldea dela. Azken urteotan, antolakuntzan eta teknologian oinarritutako medikuntzaren garapena bizi izan da. Zenbait arrazoi direla eta, hori ardatzean jarri da, eta nire ustez azpi-espezializazioari garrantzi handiegi eman zaio,Lehen Mailako Arretako azpi-espezializazioaren kalterako. Horrek sortu du konplexutasuna ospitalean dagoelako uste faltsu bat, eta Lehen Mailako Arreta geratu da gai errezetarako. Horrek ekarri ditu desinteres bat azken belaunaldietako mediku eta erizainen artean, eta gizartearen balorazio eskas bat Lehen Maila Arretako lanarekiko.

Araba ESIko eremuan, zeintzuk dira Lehen Mailako Arretaren erronka hurbilenak?

Osasun sistemak erronka handi bat du, izan ere, eraginkortasuna hobetzeko eraldatzea, kronizitate konplexuari arreta ematea den egoera demografikoa eta sanitarioari aurre egiteko xedeaz. Transformazio hori egiteko, ezinbestekoa ba Lehen Mailako Arretaren interbentzio aktiboago eta erabakitzaile bat eman behar da, gaixotasun kroniko konplexuak dituzten herritarrak bizi baitira ohiko ingurunean, eta hor erantzukizuna Lehen Mailako Arretari egokitzen baitzaio. Gainera, Lehen Mailako Arretako prebentzioaren funtzioa ere eraldatu behar da, zuzenago eskua sartuz komunitatearekin eta komunitatearentzat. Erronka bai hauek garamatzate arretako mailen eta gizarte eragileen artean laguntzeko ekintzetan oinarritutako antolakuntza aldaketa batera. Sareko lanak ordezkatu behar ditu lana banatua, kasuen kudeaketa eta deribazioak. Araba ESIn lehen pasuak eman ditugu erronka horiek lortzeko.

Zein hobekuntza edo onura dakarkio profesionalari Lehen Mailako Arretako espezializatuarekin integratzeak?

Egokitzeko aldaketa hauek azken urteotan egiten ari dira eta etengabekoak dira, baina beharrezkoa da une disruptiboak egotea, prozesua arintzeko eta hari bultzada handiak emateko. Erakunde integratuak sortzeak erantzuten dio egokitzeko tendentziak inflexio-puntu bat adierazten duen une bati. Integrazioak animatu eta erraztu behar du Lehen Mailako Arretak erantzukizun gehiago hartzea, konplexutasunaren kudeaketan. Hori Araba ESIren zuzendaritzaren  apustu irmo bat da.

Eta pazientearentzat?

Arretako mailen artean ez ezik, komunitatearen beste baliabide batzuekin (arlo sozio-sanitarioa, hezkuntza,…) integrazioak ekarriko ditu arreta eraginkorrago bat, osasunean eta segurtasunean emaitza hobeak, eta gainera pazienteari begirako prozesuak erraztea eta ez aldrebes. Horretaz gain, arretako ekitatea bermatu behar dugu, herritar bakoitzak behar dituen zerbitzuak emanez haren beharren arabera.

Nolakoa izan da Lehen Mailako Arretako historia klinikoaren eboluzioa?

Integrazioa egiteko ezinbesteko tresna bat da herritar bakoitzak historia kliniko bakarra izatea, pazientearekin harremana duten profesional guztiak hartan sartu daitezen erraz, eta beti ere, konfidentzialtasuna bermatuz. Historia kliniko bakar honek ahalbidetuko du profesionalen arteko lankidetza, ezagutza transmititzeko sistema bat izateaz gain. Pazientea ere sartu ahal izango da erraz bere historian. Hau ez da fikzioa. Pilotatzen hasiak gara Araba ESIn, eta hemendik hilabete batzuetara errealitate bat izango da.

Osasun-zentroetan egoiliarrak ditugu. Zein da irakaskuntza eta ikerkuntzaren funtzioa, Lehen Mailako Arretan?

Eraginkorra, aitortua eta gizartearentzat baliagarria izan nahi duen maila asistentzial orok eduki behar ditu irakaskuntza eta ikerkuntzako sistema bat. Sistema horiei esker, eguneratuta eta aktibo gaude, eta gainera ziurtatzen dute profesional gaituen jarraipena. Araba ESIko Lehen Mailako Arretan ditugun bi elementu gako direnez, ezinbestekoa da eurak bultzatzea. Ikerkuntzari dagokionez, saio klinikoen kopurua handitu behar dugu eta irakaskuntzari dagokionez, tutoreak gehitzeko eta graduondoko profesional anitzeko prestakuntza-sistema bat ezartzeko erronkari erantzun behar diogu.

Hitz egin iezaguzu jarduera ez klinikoei buruz osasun-zentroetan, Lehen Mailako Arretaren funtzioari buruz komunitatean…

Arestian aipatu dudanez, Lehen Mailako Arretaren oraingo kontzeptua ulertzeko,  elementu gako bat da osasunaren kudeaketan ahalduntzea ahalbidetzen duen prebentzio izaerako osasun komunitarioa. Hortaz, nahiko ebidentzia daude baieztatzeko prozesu kronikoetan herritarrek parte hartzea era bakarra dela emaitza positiboak lortzeko, bai norberaren osasunean bai herritarrenarenean. Hori dela eta, komunitateak parte hartzea, oinarrizko prozesua den neurrian, eta taldeko jarduerak ezinbestekoak dira. Gainera, herritarrak hartu behar du parte osasun sistemen kudeaketan. Araba ESIn lanean ari gara pertsona ardatza duten prozesuetan. Honek esan nahi du ez dela soilik pertsonentzako arreta bat, baizik beraiekin eta bere ondoan.

Azkenik, esan nahi dut informazioaren teknologia berriek eta gizarte sareek gure baliabideen parte izan behar dutela, komunitatearekin erlazionatzeko.