“Ukipen-lenteen eramaileen ikusmenaren osasuna"

Araba ESIko Oftalmologiako Kudeaketa Klinikoko Unitateak honako prebentzio-gomendio hauek egiten ditu ukipen-lenteen erabiltzaileentzat

GOMENDIOAK
  • Begietako sintomak edo sintoma orokorrak izanez gero (hotzeria, sukarra, eztul lehorra, ondoez orokorra …), ez erabili ukipen-lenteak.

  • Ahal den guztietan, erabili eguneroko botatzeko ukipen-lenteak, eta eskuak garbitu aurretik eta ondoren.

  • Eguneroko botatzeko ukipen-lenteak erabiltzen ez badira, protokolo hau gomendatzen dugu:
    1. Eskuak garbitzea.
    2. Ukipen-lentea ateratzea.
    3. Frote mekanikoarekin eta gomendatutako garbitzaile egokiarekin garbitzea.
    4. Disoluzio gatz-esterila duen irakuzketa.
    5. %3an hidrogeno peroxidoarekin desinfektatzea, eta peroxidoari edukiontzi batean gutxienez 6 orduz jardutea uztea.
    6. Dagokion pilula aplikatzea peroxidoa neutralizatzeko eta ordubetez jarduten uzteko. Garrantzitsua! Ez erabili ukipen-lenteak pastilla neutralizatzaileak jarduten duenetik ordu hori igaro arte.
    7. Garbitu gatz-soluzioarekin.
    8. Ukipen-lenteak sartu aurretik eta ondoren eskuak garbitzea.