Unibertsitate-orientabidearen azoka

CartelEuskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) Unibertsitate-orientabidearen azoka antolatu zuen pasa den urtarrilaren 30ean, Arabako campusean, helburu honekin: ematea ikasleei 2016-2017 ikasturtean emango diren graduei buruzko informazioa. Guztira, 1325 pertsona joan ziren topaketa horretara, Bizkaia eta Gipuzkoako campusean errepikatzen dena.

Unibertsitateko irakasleek gradu bakoitzari buruzko informazio handi eta zehatz bat emateaz gain, gai hauei buruzkoa ere eman zuten: unibertsitaterako sarbidea, mugigarritasun-programak, graduondokoak, praktikak eta lanak, tasak eta laguntzak, ostatu eta garraioa, kirol eta kultur jarduerak, eta abar.

Unibertsitateko Orientabide zerbitzuak antolatu zuen jardunaldia. Zerbitzu horrek ekintzak planifikatu eta garatzen ditu bai unibertsitatera sartu aurreko ikasleentzat, Unibertsitateko sarbidean bai unibertsitateko ikasleentzat, Goi Hezkuntzako ikasketen garapenean.