Urologia bideorik onenaren “Jesus Echevarria Saria”, Donostialdea ESIrentzat

2013tik, urtero, Araba ESIko Urologia Zerbitzuak eta Urologia Euskal Elkarteak lehiaketa bat antolatzen dute, bideoz grabatutako interes urologikoko ebakuntza kirurgikoen kalitatea saritzeko

2018ko edizioan, Donostialdea ESIk eskuratu du saria, Busto doktore andreak aurkeztutako “Nefrektomia errobotikoa odolbildudun kaba zainean” izeneko bideoarengatik. Bideoa aho batez aukeratu zuen epaimahaiak bere kalitatearengatik eta aurkeztutako teknika kirurgikoaren eta patologiaren interesagatik.

2017. urteko deialdian, saria Araba ESIko Kirurgia Orokorra Zerbitzuari eman zitzaion.

Saria -hamabi mila eurokoa-, urtero ematen da. Epaimahaian Araba ESIko Urologia Zerbitzua dago, eta emaitzak Urologiako Euskal Biltzarrean jakinarazten dira. Aurten irailaren 27an eta 28an izan zen, Galdakaoko Ospitalean.